Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lübke, Heinrich

Alemaniar politikaria (Enkhausen, 1894 - Bonn, 1972). Naziek preso eduki ondoren (1933-1935) diputatu hautatu zuten CDU alderdiaren eskutik (1949). 1953an Elikadura eta Laborantzako ministro izendatu zuten eta lau urte geroago Alemaniako Errepublika Federaleko lehendakari hautatu zuten (1959-1963).