Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lublin

Poloniako ekialdeko hiria eta izen bereko voivoda herriko (6.792 km2 eta 1.147.000 biztanle) hiriburua, Vistula eta Bug ibaien artean, Karpato mendialdearen oinetan. 320.000 biztanle. Apezpikutegia. Unibertsitate katolikoa. Industriagune garrantzitsua (elektrokimika industria, ehungintza, janari industria, nekazaritzarako makineria, tabakogintza). Aipagarria da Erdi Aroko gaztelua (XX. mendean berritua).  v  Historia. 1569an Lublingo Batasuna delako hitzarmena sinatu zen, hots, Poloniaren eta Lituaniaren arteko batasuna finkatzen zuen akordioa. 1795. urtean Austriaren mende egon zen, 1809an Varsoviako dukerriaren esku, 1815ean Errusiaren mende eta austriarren mende, berriro ere, 1915-1918 urteetan. Bigarren Mundu Gerra garaian alemaniarren mende geratu zen eta Poloniako milaka judu hil zituzten kontzentrazio esparrua sortu zuten bertan (Majdanek). Sobietar gudarosteak hiria alemaniar mendekotasunetik askatu ondoren (1944) Poloniako behin-behineko hiriburu izan zen, urtebete geroago Varsovia gobernuaren egoitza bihurtu zen arte.