Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lorenz, Edward Norton

Estatubatuar meteorologoa (West Hartford, Connecticut, 1917). Kaosaren teoriari buruz egin dituen ikerkuntza lanengatik da gehienbat ezaguna. Gertakari bati buruzko hasierako baldintzetan zalantza txikienak ondorio gero eta handiagoak sortzen dituela frogatu zuen. Fenomeno horri “tximeleta efektu” izena eman zion.