Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lorenz, Konrad Zacharias

Austriar psikologoa (Viena, 1903 - Altenberg, 1989). Vienako eta Königsberg-eko unibertsitateetako irakasle izan zen 1937-1940 urteetan eta Altenbergeko etologia konparatuko institutuko zuzendari 1949-1951 bitartean. Etologiaren sortzailea izan zen Nikolaas Tinbergen holandar psikologoarekin batera. 1973an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen K. von Frisch eta N. Tinbergen-ekin batera.