Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loren, Sofia

Zinema antzezle italiarra (Erroma, 1934). Komedia errazak egin ondoren, Carlo Ponti film produktoreak begiz jo eta Hollywoodera eraman zuen. Mito erotiko izatetik edertasun baretu izatera heldu zen, eta munduko zuzendari eta aktore nagusiekin lan egin zuen. Esan ohi da, hala ere, Marcello Mastroianni herrikidearekin bikote eginiko filmak dituela biribilenak. Lan nagusiak: Two Women (1961), Yesterday, Today, and Tomorrow (1963), A Very Special Day (1977), El Cid (1961).