Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

logika

iz. Fil. Egiaren arauen azterketa (azterketa formala bereziki) gaitzat duen jakintza; giza ezagutzaren oinarri formalak aztertzen dituen jakintza. || Argudiatzeko era; bereziki, argudiatzeko era zuzena, ideien kateatze taxuzkoa.    
■ Logika lausoa edo fuzzy logika. Sistema adimendun batzuetan eta adimen artifizialeko beste zenbait aplikaziotan erabiltzen den logika mota. Bertan, aldagaiek egia edo gezur maila desberdinak izan ditzakete, eta 0 (gezurra) eta 1 (egia) balioen bidez adierazten dira. Logika horren bidez, eragiketa baten emaitza probabilitate gisa adieraz daiteke, eta ez derrigorrez egiatzat. Beraz, egia edo gezur balioez gainera, emaitza batek “itxuraz egia”, “agian egia”, “itxuraz gezurra” eta “agian gezurra” balioak ere eduki ditzake.  v  Logika formala. Dedukzio bidezko arrazoiketaren edo pentsamenduaren egitura eta forma aztertzen dituen logikaren alorra. Baldintza edo ezaugarri jakin batzuk harturik (egia edo gezurra diren begiratu gabe), dedukzioz ateratzen diren ondorioetara iritsi bitartean pentsamenduan gertatzen diren prozesuak aztertzen ditu.  v  Logika matematikoa. Pentsamenduaren formak eta arrazonamenduaren moldeak matematikako kalkulu eta sinbolo bidez adierazten dituen logikaren adarra.