Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

logaritmo

iz. Mat. Zenbaki baten logaritmoa: zenbaki hori lortzeko, oinarri deitzen den zenbaki bati ezarri behar zaion berretzailea. x zenbaki erreal baten a oinarriari buruzko logaritmoa honela adierazten da:           

    

Eta formula hori ondorengo honen baliokidea denez:

    

Esan daiteke, beraz, zenbaki baten logaritmoaren kalkukua zenbaki bat maila jakin batera berretzearen alderantzizko eragiketa matematikoa dela. Oinarri gisa 10 zenbakia erabiltzen da maizenik, eta, besterik esaten ez denean, logaritmo harmartartzat edo Briggs-en logaritmotzat hartzen da. Oinarria, berriz, e zenbakia denean, logaritmo naturala edo nepertarra deritzo. Zenbaki baten logaritmoak bi zati ditu: karakteristika, logaritmoaren zati osoa, eta mantisa, zati hamartarra. Logaritmoaren tasunak berreduren tasunen ondorioak besterik ez dira: