Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

loganiazeo

izond. Bot. Izen bereko familiako belarrez eta landare zurtsuez esaten da. Hosto osoak dituzte, estipuladunak gehienetan. Lore hermafroditak izan ohi dituzte, bakunak edo mordoetan bilduak, eta fruituak hazi askokoak dira. Loganiazeoen familiak 30 genero eta 500 motatik gora hartzen ditu. Lurralde askotara zabalduak daude, baina tropiko arteko lurraldeetan bizi dira gehienak.