Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Logan, Joshua

Estatubatuar zinema zuzendaria (Texas, 1908 - 1988). Princetongo Unibertsitatean (New Jersey) ikasi zuen. Antzerkirako zaletasuna izan zuen gaztetatik. 1920ko hamarkadaren amaieran, Estatu Batuetako Massachusettseko University Players antzerki taldea sortu zuen, baina geroxeago Moskun ikasteko beka bat lortu zuen, eta han Stanislavski zuzendariaren ikaslea izan zen. Londresen bigarren mailako antzezle gisa hainbat lan egin ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen eta zuzendari eta aktore lanetan ibili zen Hollywooden. Lehen arrakasta 1945ean izan zuen Annie get your gun izeneko musika ikuskizunarekin. 1951n Pulitzer saria jaso zuen South Pacific musikalarekin. Broadwayko musika ikuskizunen zuzendari garrantzitsuenetako bat izan da. Zinemarako zuzendu zituen filmik garrantzitsuenak hauexek dira: Bus stop (1956), Sayonara (1957), Camelot (1967), Izenik gabeko hiriaren kondaira (1968) eta Fanny (1961). 1978an oroitzapen liburu bat idatzi zuen: Movie Stars, Real People and me (Zinemako izarrak, benetako jendea eta ni).