Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lipmann, Fritz Albert

Estatubatuar biokimikaria, sortzez alemaniarra (Konigsberg, Alemania, 1889 - New York, 1986). Massachusettseko Ospitale Nagusiko Biokimika Ikerkuntza Sailaren zuzendaria izan zen, eta New Yorkeko Rockefeller Unibertsitateko eta Harvardeko Medikuntza Eskolako irakaslea. A koentzima izenez bataiatu zuen faktorearen egitura molekularra bakartzea eta zehaztea izan zen bere ikerlan garrantzitsuena. Ikerketa horiengatik Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen 1953an Hans A. Krebsekin batera.