Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lienhardt, Godfrey

Britainiar antropologoa (Bradford, Yorkshire, 1921). Gazterik hasi zen Afrikako kulturak ikertzen. Bidaia asko egin zituen Ekialdeko Afrikako herrixkak ezagutzeko. Oxfordeko Unibertsitatean, 1949. urteaz geroztik, irakasle lanarekin uztartu zuen ikertzaile lana. 1947an Sudango Dinka leinuen artean ikerlan etnografiko sakona egiteari ekin zion, eta hiru urteko ikerlanaren emaitza liburu honetan jaso zuen: Divinity and experience. The religion of the Dinka (1961, Jainkotasuna eta esperientzia. Dinka herriaren erlijioa). Liburu horretan afrikar herrien sinesmen, erritu, sakrifizio eta abarri buruzko ideia eta gogoeta berritzaileak egin zituen; Afrikako antropologiaren maisulantzat hartua izan da. Aipagarria du orobat Social Anthropology (1964, Gizarte antropologia).