Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lie, Trygve Halvdan

Norvegiar politikaria (Kristiania, Oslo, 1896 - Geilo, 1968). Alderdi laboristako kidea zen eta justiziako ministro izan zen 1935-1939 bitartean, Merkataritza eta Industriakoa 1939an eta Kanpo Arazoetarakoa 1940an. 1946-1952 urteetan NBEko idazkari nagusia zela Palestina eta Koreako auziez arduratu behar izan zuen eta Estatu Batuen tesien aldeko agertu zen. Norvegiako Industriako ministro izan zen 1963-1964 bitartean eta Merkataritzakoa 1964-1965 bitartean.