Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lichtenstein, Roy

Estatu Batuetako margolaria (New York, 1923 – New York, 1997). Pop-art higikundeko aitzindaria izan zen. Walt Disney-ren pertsonaiak erabili zituen bere lehen lanetan; ondorengoetan komikietako eta publizitatean erabilitako pertsonaiez baliatu zen. 1963-1966 urteetan komikietan oinarrituta egin zituen sailak dira Lichtensteinen lanik onenak.