Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Liebermann, Max

Alemaniar margolaria (Berlin, 1847 - Berlin, 1935). Weimar-en egin zituen margolaritzako ikasketak. Arrakasta handia izan zuen Antzarren lumatzaileak izeneko lanarekin (1872). 1873-1878 urteetan Parisen bizi izan zen eta Millet margolari handiaren eraginpean inpresionismorantz lerratu zen. Ikuspegiak eta erretratuak ere egin zituen. Alemaniako inpresionismoaren aitzindaritzat hartua izan da.