Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lichnerowicz, André

Frantses matematikaria (Bourbon-l’Archambault, 1915 - Paris, 1998). Frantziako Matematikarien Elkarteko lehendakaria izan zen. Estrasburgoko eta Parisko zientzia fakultateetan lan egin zuen irakasle gisa. 1960ko hamarkadan Frantziako unibertsitateen administrazioaren erreformaren alde, eta eskoletan eta institutuetan matematika modernoa irakastearen alde borrokatu zen. Hainbat lan idatzi zituen fisika matematikoari eta geometria diferentzialari buruz, hala nola Algèbre et analyse linéaire (1956, Algebra eta analisi lineala), Géométrie des groupes de transformation (1958, Transformazio multzoen geometria). Bere lanek ekarpen handia egin zioten matematikaren irakaskuntzari. 1963an Zientzien Akademiako kide izendatu zuten, eta 1991tik aurrera Munduko Zientzia Institutuko lehendakaria izan zen.