Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Levesque, René

Kanadiar politikaria (New Carlisle, 1922 - Montreal, 1987). Kazetaritza lanetan jardun ondoren diputatu hautatu zuten 1960-1970 urteetan eta 1960-1966 urteetan ministro izan zen. 1968an Independentziaren aldeko Quebeck-eko Alderdia sortu zuen eta 1978an Quebeck-eko Lehen Ministro hautatu zuten. 1985ean dimisioa aurkeztu zuen.