Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Levallois Aroa

Paleolitokoko erdiko garaia.  v  Levallois Aroko harrizko langintza. Aro honetan Europan eta Afrikan tresnak egiteko erabili zen teknika. Sukarrizko harri zabalak lantzen ziren batez ere, neurriz handiak eta meheak. Harriek ertz zorrotzak zituztenez gero, larrutzeko aizto gisa erabili zirela uste ohi da. Levallois aldiko teknikak Paleolitoko beste aldi batzuetan iraun zuen. Horregatik gaur egun Levallois hitza ez da aldia zehazteko erabiltzen, harri mota eta harrizko langintza adierazteko baizik.