Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leuzipo

Greziar filosofoa (K.a. 450). Aristotelesek eta Teofrastok ziotenez, atomismoaren teoriaren egilea izan zen. Leuziporen idazlanen zati txikiak gordetzen dira, baina Unibertsoaren Sistema Handia eta Gogoan lanak idatzi zituela uste da. Leuziporen teoriaren arabera, gaia homogeneoa da baina zatiezinak diren partikulak edo atomoak ditu. Atomo horiek etengabe higitzen dira, eta elkar joaz eta berriro elkartuz gaiak eratzen dituzte. Gauzen «bilakaera» atomo hauek espazioan duten higiduraren eta bat-bateko elkartzearen ondorio da funtsean.