Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lescot, Pierre

Frantses arkitektoa (Paris, 1515 - Paris, 1578). Parisko katedraleko kalonjea eta legebiltzarreko aholkularia. Frantzisko I.ak aginduta berritu zuen Louvre eta patioko mendebaleko aurrealdea eraiki zuen, Frantziako Berpizkundeko obrarik handienetakoa. Bereak dira, halaber, Valleryko gaztelua eta Parisko Inozoen Iturria delakoa.