Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lesseps, Ferdinand Marie

Frantses diplomatikoa (Versailles, 1805 - La Chênaie, Indre, 1894). Malagako eta Bartzelonako kontsul izan zen, Suez-eko ubidea eraikitzeko proiektua egin zuen (1832) eta eraiki zuen konpainia sortu zuen. Panamako ubidea eraikitzeko ardura izan zuen konpainiako lehendakaria izan zen, baina proiektu hura alde batera utzi behar izan zuen arazo politikoak eta ekonomikoak zirela eta. Frantziako Akademiako eta Zientzietako akademiako kidea izan zen.