Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lesaka

Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). 1999ko datuen arabera, 2.737 biztanle ditu (lesakarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia industria (altzairugintza, altzariak, ehungintza, zurgintza; langileen % 70) da. Bertan dago Lesakako Laminazioak enpresa handia. Aipatu enpresan lesakarrek ez ezik inguruko herrietako beharginek ere dihardute. Hala eta guztiz ere Lesakako langile askok bigarren lanbidetzat ditu baserriko lanak. Aipagarri dira XVII. mendearen bukaerako udaletxe barrokoa, Zarandia apezpikuaren dorre gotikoa, Miniuriena dorrea, XV. mendeko Zabaleta dorrea, XVI eta XVII. mendeetako Etxezarrea (Mikelainea), Txalainea, Domingobaita, Txampalenea, Alzatebaita, Zaldanbarrenea etxeak, Ioanederrenea, Matxikotenea eta Barrenetxea jauregitxoak, XVI. mendeko San Martin Tourseko parrokia eliza eta karmeldar oinutsen komentua. Lesakako udalerriaren eremuetan dago Irun eta Hondarribia urez hornitzen duen San Anton urtegia.  v  Historia. X. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lesakako herria. 1402. urtean jaso zuen, Karlos III.a erregearen eskutik, berezko foruen bidez gobernatzeko baimena. 1411. urtean 88 etxe suntsitu zituen sute bat gertatu zen Lesakan.