Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lesage, Alain-René

Frantses eleberrigilea eta drama idazlea (Sarzeau, Morbihan, 1668 - Boulogne-sur-Mer, 1747). 15 urte zituenean umezurtz geratu zen eta gazteleraz idatzitako liburuak frantsesera itzuliz atera zuen bizibidea. Crispin, rival de son maître (1705, Crispin, bere nagusiaren aurkaria) bere lehen antzerki arrakastatsua argitaratu ondoren ospe handiko bi eleberri plazaratu zituen: Le diable boiteux (Vélez de Guevararen El diablo cojuelo obra frantses girora egokitua, 1707) eta Gil Blas de Santillana (4 liburuki, 1715-1735). Parisko girora egokituriko espainiar idazleen beste zenbait obra ere eman zituen argitara.