Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lemoa

Bizkaiko udalerria (Arrati-Nerbioi eskualdea). 1997ko datuen arabera, 2.455 biztanle ditu (lemoarrak). Hizkuntza banaketa 1996an: 1.602 euskaldun, 323 ia euskaldun eta 501 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia industria (zementua, altzairugintza, mekanika lantegiak; langileen % 70) da. Langile askok bigarren lanbidetzat ditu baserriko lanak. Aipagarri dira San Antolin eta San Pedro Elgorriagako ermitak, 1758. urtean eraberritutako X. mendeko Andre Maria parrokia eliza eta Aldapeko dorrea.  v  Historia. X. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lemoako herria.