Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lemercier, Jacques

Frantses arkitektoa eta eskultorea (Pontoise, 1585 - Paris, 1654). Erromatik itzuli ondoren (1607), Versaillesen eta Louvreko jauregian (Erlojuko pabiloia) egin zuen lan. Ondorengo urteetan Sorbona eta Kardinalaren jauregia eraiki zituen eta 1653. urtean San Roke eliza eraikitzen hasi zen. Richelieu kardinalak haren izena daraman hiria eta gaztelua (egun desagertua) eraikitzeko eskaera egin zion Lemercier arkitektoari.