Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laurence, George Craig

Kanadar fisikaria (Charlottetown, 1905 - Deep River, 1987). Dalhousie eta Cambridgen egin zituen ikasketak; azken unibertsitate horretan Ernest Rutherford fisikari handia izan zuen maisu. 1939-1940an, ia bakar-bakarrik, grafito eta uraniozko erreaktore atomikoa eraikitzen ahalegindu zen Ottawan, 1942an ikertzaile talde anglo-frantziarrarekin elkartu zen, eta 1945ean Estatu Batuetatik kanpoko lehen ZEEP erreaktorea eraiki zuten Chalk River-en. 1946-1947 urteetan Kanadaren ordezkaritzako kide izan zen NBEaren Energia Atomikoaren Batzordean, eta gero Chalk Riverko Laborategi Nuklearreko goi zientzialari eta Energia Atomikoaren Kontrol Batzordeko presidente (1961-70) izendatu zuten.