Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laurier, Wilfrid

Kanadar politikaria (Saint-Lin-des-Laurentides, Quebec, 1841 - Ottawa, 1919). Finantza ministro izan zen 1877-1878 urteetan eta alderdi liberaleko buruzagi 1887an. Lehen Ministro zenean (1896-1911) Kanadako autonomiaren alde egin zuen, Ingalaterrarekiko harremanak atxikiz betiere. 1911ko hauteskundeak galdu ondoren uko egin zion batasun nazionaleko gobernu batean parte hartzeari eta oposizioko buru izan zen hil zen arte.