Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laurel, Arthur Stanley Jefferson

(Stan Laurel deitua). Estatu Batuetako zinema antzezlea, jatorriz ingelesa (Tynemouth, Lancashire, 1890 - Santa Monica, Kalifornia, 1965). Oliver Hardy antzezlearekin batera zinemaren historian izan den komiko bikoterik ospetsuena osatu zuten, “Argala eta Gizena” izenez ere ezaguna. Nor bere aldetik ibiliak, 1927an elkar hartu eta film andana bat egin zuten ia hogei urtean, hala zinema mutuan nola ahostunean. Suntsipenak, hondamenak, trakeskeriak, eta azken finean, egunerokotasunaren absurdoa dira Stan Laurel eta Oliver Hardyren humorearen ezaugarririk nabarmenenak.