Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Langraiz Oka

Iruñako udalerriko herriburua (Arabako Lautada). 1.174 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVI-XVII. mendeetan galdu zen. Industrian (armagintza, leherkariak, altzairugintza) eta zerbitzuen alorrean (oinarrizko zerbitzuak, dendak, administrazioa) oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarria da Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza erromanikoa.  v  Udalerria izan zen 1976. urtean Iruñako herriarekin bat egin eta udalerri bakarra osatu zuten arte.