Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Langley, Samuel Pierpont

Estatu Batuetako astronomo eta fisikaria (Roxbury, Massachusetts, 1834 - Aiken, Hego Harolina, 1906). Bolometroa asmatu zuen 1881. urtean eta eguzki-espektroko eremu infragorriko irradak neurtu zituen tresna horren bidez. Aerodinamikaz ere arduratu zen eta zenbait hegaldi labur egiteko aukera eman zion aeroplanoa egin zuen 1896. urtean.