Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Langmuir, Irving

Estatu Batuetako kimikaria eta fisikaria (Brooklyn, 1881 – Falmouth, 1957). Bi teoriaren sortzailea da: balentzia elektrokimikoarena (Kossel–en elektrobalentziaren teoria eta Lewis–en kobalentziarena uztartzen dituena) eta katalisi hetegeneoarena. Gasezko bonbilla elektrikoa asmatu zuen, eta, hidrogeno arruntaren disoziazioz, hidrogeno atomikoa aurkitu zuen. 1932an Kimikako Nobel saria irabazi zuen.  v  Langmuir–en legeak. Elektr. Hodi elektronikoetan sortutako korronteak kalkulatzeko formulak. Diodo batean, formula hau da: I = k Va3/2 (I intentsitatea, milianperioetan adierazia; Va anodoaren eta katodoaren arteko tentsioa, voltetan adierazia; k elektrodoen formaren araberako espazio–karga). Triodo batean, formula hau da: Ia + Ig = K1 (Va + µ Vg)3/2 (Ia da anodotik katodora doan korrontea; Ig, saretik katodora doan korrontea; Vg, sarearen eta katodoaren arteko tentsioa; µ, anplifikazio koefizientea).