Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lafargue, Paul

Frantziako sozialismoaren aitzindaria (Santiago, Kuba, 1842 - Draveil, 1911). Medikuntzako ikasketak egin zituen. Gaztetandik sozialista izan zen. Engelsekin eta Marxekin izan zen Londresen eta Marxen alabarekin ezkondu zen. Lehen Internazionaleko kidea zen eta Espainian, Portugalen eta Londresen zehar ibili zen. Frantziako langileriaren alderdia sortu zuen 1880. urtean Jules Guesde frantses marxistarekin batera. 1885. urtean diputatu hautatu zuten Lillen, baina sozialistek gobernu burges batean parte hartzearen aurka agertu zen. Harenak dira Le droit à la paresse (1880, Alferkeriarako eskubidea) eta La Religion du capital (1887, Kapitalaren erlijioa) panfletoak. Materialismo dialektikoa eta historikoa Frantzian hedatzeko ahaleginak ere egin zituen lan hauetan: Le Matérialisme économique de K. Marx, (1884, K. Marx-en materialismo ekonomikoa); La Théorie de la plus-value de K. Marx (1895, K. Marx-en plusbaliaren teoria).