Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ladyzhenskaya, Olga Alexandrovna

Errusiar matematikaria (Kologriv, Kostroma, 1922 - 2004). Olgaren aitak eragin handia izan zuen alabaren matematika zaletasunaren garapenean. Familiako gorabeherak zirela medio, Moskuko Unibertsitatean graduatu zen urte berean, 1947an, Leningradera (gaur egungo San Petersburgora) joan zen bizitzera, eta geroztik hantxe lan egin du. 1949an filosofian doktoratu zen Leningradeko Unibertsitatean eta 1953an, berriz, matematika eta zientzia fisikoetan Moskuko Unibertsitatean. 1955az geroztik matematika irakasle da San Petersburgoko Unibertsitateko Fisika Fakultatean, eta 1961az geroztik fisika matematikoaren laborategiko buru Errusiako Zientzia Akademiaren Steklov Matematika Institutuak San Petersburgon duen egoitzan. 1981ean Errusiako Zientzia Akademiako urgazle aukeratu zuten eta 1990ean kide oso. Ekuazio diferentzial partzialetan lan egin zuen, funtsezko ekarpenak eginez ekuazio eliptiko, paraboliko nahiz hiperbolikoen esparruetan. Besteak beste, Ladyzhenskayaren Isuri likatsu konprimaezinei buruzko teoria matematikoa lana eskura izan ohi dute hidrodinamika teorian lan egiten duten aditu guztiek.