Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ladislao Ia Arpad, santua

Hungariako erregea 1077-1095. urteetan (Polonia, 1040 - Nyitra, Eslovakia, 1095). Geza I.aren anaia eta ondorengoa izan zen; Transilvaniaraino eraman zituen Hungariako mugak eta Kroazia eta Eslavoniako lurrak hartu zituen. Kristautasunaren aitzindari izan zen lurralde haietan eta 1091n Zagreb-eko apezpikutegia antolatu zuen. Lehen Kristau Gurutzada antolatzen ari zenean hil zen.  v  Jaieguna, ekainaren 27a.