Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ladislao VIa

Hungariako erregea 1490-1516. urteetan eta Bohemiakoa 1471-1516. urteetan (1456 - Buda, 1516). Poloniako errege Kasimiro IV.aren semea zen eta Mathias Corvin Hungariako erregea hil zenean hautatu zuten Hungariako errege. Aitonen semeen aginpidea eta eskubide bereziak babestu zituen.