Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ladoga

(Errus. Ladozhskoye Ozero). Europako ipar-ekialdeko aintzira, Europako zabalena, Errusiako errepublikaren eta Kareliako errepublika autonomoaren artean, San Petersburgo hiritik 40 km-ra. 18.400 km2 eta uharte ugari (660 inguru) ditu. Uharte nagusiak: Riyekkalan-Sari, Mantsinsari, Kilpola, Tulolansari eta Valaam. Onega (Svir ibaiaren bidez) eta Ilmen (Volkhov ibaiaren bidez) aintziretako urak biltzen dira bertara eta han du sorburua Neva ibaiak. Priozyorsk, Petrokrepost eta Sortavala dira Ladoga aintziraren ertzetako hiri nagusiak.