Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lacy, Rufino

Bizkaitar biolinista eta musikagilea (Bilbo, 1795 - Londres, 1847). Irlandar familia batean sortu zen, eta sei urte zituela eskaini zuen lehen kontzertua Madrilen. Bordelen eta Parisen egin zituen musikako lehen ikasketak eta Londresen amaitu. Oso biolin emanaldi arrakastatsuak egin zituen Europan zehar. Pianorako fantasiak, hiru rondo eta beste konposizio batzuk ondu zituen.