Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lacroix, Jean

Frantses filosofoa (Lyon, 1900 - 1986). Unibertsitateko irakaslea. 1932an Esprit aldizkaria sortu zuen E. Mounier filosofoarekin batera. Lacroixen pentsamendua, pertsonalismoa deritzan filosofia joera bezala, pertsonarengan oinarritzen da oso-osorik, eta gizakien erabateko onbideratzea lortu nahi du. Hori dela-eta, gizonaren hainbat ezaugarri aztertzen ditu, izadia humanizatu eta gizona pertsonalizatzeko bidea ezarri nahirik. Lacroixen lan nagusiak dira: Itinéraire spiritual (1937, Bide espirituala); Vocation personelle et tradition nationale (1942, Zaletasun pertsonala eta tradizio nazionala); Personne et amour (1942, Pertsona eta maitasuna); Le sens du dialogue (1944, Elkarrizketaren zentzua); Marxisme, existentialisme, personnalisme (1950, Marxismoa, existentzialismoa, pertsonalismoa); Le sens de l’athéisme moderne (1958, Egungo ateismoaren zentzua); Histoire et mystère (1962, Historia eta misterioa) eta Démocratie et crise de civilisations (1965, Demokrazia eta zibilizazioen krisia).