Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

La Condamine, Charles Marie de

Frantses matematikaria eta naturalista (Paris, 1701 - Paris, 1774). Perurako espedizio batean parte hartu zuen (1735-1744) gradu bateko meridiano-arkuaren luzera neurtzeko asmoz. Bestalde, kina  zuhaixken eta kautxuaren deskribapena egin zuen Amazonas ibaiaren inguruan egin zen lehen zientzia bidaia haren ondoren. La Condaminerena da Journal du voyage fait par ordre du roi a l’équateur (1751, Ekuatorera erregeren aginduz eginiko bidaiaren egunkaria).