Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

La Cierva y Codorniú, Juan de

Espainiar ingeniaria, Juan de La Ciervaren semea (Murtzia, 1895 - Croydon, 1936). Bide eta portu ingeniaria zen baina hegazkingintzan nabarmendu zen batez ere. Espainiako lehen trimotorra egin zuen 1916. urtean. Hiru urte geroago istripu bat izan zuen; haren ondorioz lehen makina hura hobetu eta munduko lehen autogiro delakoa (helikopteroaren aurreko aire-makina) egin zuen 1923. urtean.