Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

La Fura dels Baus

Katalan antzerki taldea. Antzerki mota berritzaile eta txundigarria egiten du, beldurra eta zirrara biziak eragiten dituena. Irudi eta soinuaren teknika sofistikatuen bidez oso giro ikusgarriak lortzen dituzte. Kontsumo gizartearen ohiko irudi eta zaratak desitxuratzen dituzte beren ikuskizunetarako material bihurtzeko. Antzerki independentetik datorren taldea da, eta ikuskizunen lantegi garrantzitsu bihurtu dira. Obrarik ezagunenetako batzuk Actions eta Nun dira. Antzerki lanez gainera, giroa alaitzeko ikuskizunak ere eskaintzen dituzte, 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetako hasiera ekitaldikoa adibidez.