Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuperberg, Krystyna M

(Jaiotza izena, Krystyna Trybulec). Poloniar matematikaria (1944). Krakovia ondoko herri txiki batean hazi zen. Gurasoak farmazia bateko langileak ziren, eta farmaziaren oinarriak erakutsi zizkioten. Hamabost urterekin, Gdanskera joan zen familiarekin. 1962an Varsoviako Unibertsitatean matematika ikasketak egiten hasi zen eta han ezagutu zuen senarra izango zuena, Wlodzimierz Kuperberg. 1966an topologiako ikasketak hasi zituen, Karlo Borsuken zuzendaritzapean. Ikasketak bukatu zituenean, 1969an, Suediara joan zen bizitzera. 1972an Houstonera joan zen, ikasketak sakontzera. 1974an senarrak eta biek lanpostua lortu zuten Auburneko Unibertsitatean. Hogeita lau urtez izan zen Auburnen irakasle. Bien bitartean beste unibertsitate eta institutu batzuetan ere izan zen eskolak ematen. Topologiako azterketa ugari egin zuen, eta sari asko jaso zituen egindako lanarengatik.