Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kuoi

iz. Zool. Kanidoen familiako ugaztun haragijalea, belarri zabal biribilak dituena (Cuon alpinus). 1,30 m inguru izaten da luze isats eta guzti, eta 50 cm inguru garai. Gorpuzkeran otsoaren antza du. Ilea arre argia izaten du, herdoil koloreko distirekikoa. Turkestan, Kaxmir, Siberiako ekialdea, India, Sumatra eta Java ditu bizi-eremuak. Taldean ibiltzen da ehizan. Hausnarkariak jaten ditu, zerbidoak batez ere.