Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuo Mo-jo

Txinatar idazlea (Lo-shan, 1892 - Pekin, 1978). Medikuntza ikasketak egin zituen Japonian. Txinara itzuli zenean literatura elkarte bat sortu zuen eta idazten hasi zen. Bere lan nagusia Jouniens shitai (Gaztaroa) da. Goetheren Fausto eta Werther gaztearen penak txinerara itzuli zituen.