Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kupka, Frantisek

Txekiar pintorea (Opocno, 1871 - Puteaux, 1957). Margolaritza abstraktuaren aitzindarietako bat. Pragan, Vienan eta Parisen egin zituen pintura ikasketak. Bere lehenengo lanetan kubismoaren eta inpresionismoaren eragina nabaria da, baina 1910etik aurrerako lanak abstraktuak dira.