Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuhn, Thomas S

Estatu Batuetako filosofoa (Cincinnati, Ohio, 1922 - 1996). Princetongo unibertsitateko irakaslea, «zientziaren filosofia berria»ren bultzatzailetako bat izan zen. Kuhn-entzat ezinbestekoa zeb zientziaren azterketa historikoa, alde batetik, teoria zientifikoek nola egin duten aurrera ulertzeko, eta bestetik, jakiteko zergatik une jakin batean onartu egin diren teoria batzuk eta beste batzuk ez. Kuhn-en ideiek oihartzun handia izan zuten iraultza zientifikoen egituran, eremu handia hartzen baitzuten: aurkikuntza zientifikotik hasi eta ekoizpen zientifikoaren psikologiaraino. Lan aipagarriak zituen, besteak beste: The Copernican Revolution: Planetary Astronomy in the Development of Western Thought (1957, Kopernikoren iraultza: planeten astronomia mendebaleko pentsamoldearen aurrerabidean); The Structure of Scientific Revolutions (1962, Iraultza zientifikoen egitura); The function of dogma in scientific research (1963, Dogmaren zeregina ikerketa zientifikoan); Second Thoughts on Paradigms (1970, Paradigmak berraztertzen).