Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuhn, Richard

Alemaniar kimikaria (Viena, 1900 - Heidelberg, 1967). Munich-eko unibertsitatean egin zituen ikasketak; han egin zuen doktoretza, entzimen inguruan. Gilen Enperadorearen Medikuntza Ikerketarako Instituaren (Max Planck izenekoa gero) zuzendari izan zen Heidelbelg-en. A eta B bitaminen inguruan egin zituen ikerketak; beste kimikari batzuekin batera, erriboflabina bakartu eta sintetizatzea lortu zuen. Lan horiengatik 1938ko Kimika Nobel saria eman zioten, baina ezin izan zuen jaso, naziek debekatuta. Bigarren Mundu Gerraren ondoren hartu ahal izan zuen.