Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuiper, Gerard Peter

Holandar astronomoa, Eguzki sistemari buruz eman dituen teoriengatik eta egindako aurkikuntzengatik ezaguna (Harenkaspel, 1905 - Mexiko, 1973). Ikasketak eginik Estatu Batuetara joan zen; Yerkes eta McDonald behategietako zuzendari izan zen. Marteko atmosferan karbonoa, Uranoren bosgarren ilargia eta Neptunoren bigarrena aurkitu zituen.