Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Krupp, Alfred

(Der Kanonenkönig, «Kainoien erregea» deitua). Alemaniar industria gizona (Essen, 1812 - Essen, 1887). Urtutako altzairu mota berezi bat lortu zuen kanoi astunak pieza bakarrean galdatu ahal izateko (1847), labeetarako Bessemer teknika zabaldu zuen Europan barrena 1862tik aurrera eta garai haietako industria indartsuenetako bat osatu zuen, armagintzaren poderioz.