Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kruger, Paulus

Hego Afrikako politikaria (Vaalbank, 1825 - Clarens, Suitza, 1904). Suitzar familia batean sortu zen Cap Town aldean eta Transvaal lurraldearen sorreran parte hartu zuen (1852). Transvaal Nataleko ingelesen mendean geratu ondoren (1877), Pretorius eta Joubert-ekin batean altxatu zen Kruger haien aurka (1880) eta Pretoriako bakea sinatzera behartu zituen ingelesak 1881ean. Transvaaleko lehendakaria izan zen 1883-1898. urteetan. Ez zuen uitlanders edo urre meatzeetako langile ingelesekin batera lan egitea onartu eta 1895ean sartu ziren ingelesak Transvaalen, Leander Star Jameson buru. Ingelesek ez zuten lurraldea hartu eta Kruger-ek Ingalaterraren aurkako gerra aldarrikatu zuen ondoren (Transvaaleko gerra, 1889-1902) eta Suitzara jo zuen hura amaitu ondoren.