Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kruczkowski, Leon

Poloniar idazlea (Krakovia, 1900 - Varsovia, 1962). Eleberria eta antzerkia landu zituen. Sozialista zen eta ospe handia lortu zuen Kordiam i cham (1932, Kordian eta bordaria) nobela errealistaz gerra ondoren. Antzerkia idatzi zuen batez ere: Niemcy (1949, Alemaniarrak), Pierwszy dzién wolnosci (1960, Askatasuneko lehen eguna).